XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pozaren pozez banoa burnitegiruntz....

Ateak zabalik daude.

Barrura noa... Jesus, Maria eta Jose!!! Zer da au? Ormak beltz-beltz, kedarra kedarra keak tximinietan eta uzten duen zikina darietela.

Aurrean labe aundi bat, su ta fu, bere-biziko galdetan galdetan burnia funditzen; berotan.

Ondoan auspo aundi bat puzka ta puzka sua aizeatzen.

Emen izugarrizko tresna zar bat dinbi-danba, ormak dardarka jartze añeko durundiarekin.

Lanean... gizonezkoak izango al dira! Itxuraz ez beintzat: begiak ikatzak bezin beltzak, kopetatik beera txirrian darieten izerdiak egindako arrasto nabar batzuekin; begiak gorri-gorri, bi txinpart.

Giza-arpegien baño katamotz buruaren antza aundiagoa ez ote?

Ura zan ikustekoa ura! Ura burni galdarekin burruka egitea! Gizajoen izerdi patsak!... Aien arnas-estuak!....

Jo ta ke, su ta fu, dingi-danga, txinparta jario bizian, galanki astinduz, estutu, garbitu, leundu ta apaindu dute agoa.